Mas Fuselles - Landa turismoa
Landa turismoa
Landa turismoa
Testuaren neurria   -a    +a
Hemen zaude:
Ekoturismoa
Turismo de Calidad Ambiental, ecoturismo

Cuando nos visitéis os encontraréis rodeados de naturaleza, belleza y vida, y es responsabilidad de todos los que habitamos estos parajes privilegiados y de todos los que nos visitéis de preservarlo y mejorarlo. Para eso hemos emprendido una tarea de conservación del medio ambiente, turismo sostenible.


Hondakinen kudeaketa

Etxeak hondakinak biltzeko edukiontzi txiki batzuk ditu, eta horietan hondakin baliagarriak bereizten dira. Kristala, papera, kartoia, plastikoak, latak, olioak, argiak, oihalak, metalak eta pilak. Naturarentzat arriskutsua eta kutsagarriak diren hondakinak ere biltzen dira. Denak Pla de l'Estanyn dagoen birziklatzeko plantara eramaten da behar den bezala biltegiratzeko. Hondakin organikoekin konposta egiten da eta hondakin-urak eskualdeko araztegian tratatzen dira.


Ura aurreztea

Etxeak ura aurrezteko helburuarekin hainbat bitarteko jarri ditu abian: ura txorrotatik alferrik ez galtzeko mugatzaileak, komunetan ur-deskarga geldiarazteko eragingailuak, denbora neurtuzko dutxak, ura irazi eta garbitzeko sistemak igerilekuetan, ureztatze automatikoa programatzailearekin eta lorategi mediterranearra.


Energia aurreztea

Etxeko leiho guztiak kristal bikoitzekin daude isolatuak. Etenik gabe argitzen duten argi eta fluoreszenteak kontsumo txikikoak dira. Ur bero sanitarioa eguzki-energiarekin berotzen da. Galdara eta etxetresna elektriko berri guztiak errendimendu handiko eta kontsumo txikikoak dira. Logela guztiek banakako termostatoa eta argiztapenaren deskonexio orokorra dute. Logela guztiek nahikoa argi natural dute.


Erosketak

Hozkailu eta izozkailuek ez dute CFC ezta trantsiziozko konposaturik erabiltzen. Etxeko erosketak egiterakoan, enbase eta bilgarriak murriztuz egiten dira, ogiaren poltsa, kartoi kaxak eta taper-ak erabiliz. Etxeak ez die ematen bezeroei produktu bakoitzeko bilgarri bana, ezta edaririk erabilera bakarreko edalontzietan. Etxean jaten ahal dituzuen produktu gehienak guk eginak dira (mermelada, arrautzak, untxia, oilaskoa, bildotsa…) eta gainerakoak ondoko abeletxean (tomatea, patatak, berdura…) daude eginak.


Paisaiaren integrazioa

Etxearen zaharberritze eta egokitzapenean erabilitako material guztiak naturalak eta baserri itxurakoak dira, eta eskualdeko estilo arkitektonikoa mantentzen saiatu gara.


Zaratak

Mas Fusellesen entzunen duzun gauzarik arruntena isiltasuna izango da. Urrutitik, azienden murmurioa eta txorien kantuak.


Jolasezko jarduerak

Jolasezko jardueren kontratazioak bere baitan du aurreikusia ingurumenarekiko nahitaezko errespetua eta bere babeserako indarrean dauden arauetara egokitzea.


Garraio publikoak

Mas Fusellesera iristeko Gironaraino trena hartu beharko duzue eta gero, Teisako busak Cornella del Terri-raino. Azkenik, taxia Mas Fuselleseraino, Pujals del Pagesos-en.


Hurbileko inguruneari buruzko informazioa

Etxean bertan emanen dizuegu informazio guztia jolasezko jarduera eta kirol jarduerei buruz, eta baita eskualdeko festa eta bisita ditzakezuen toki eta pasealekuei buruz ere.


Inkestak

Etxeak badu inkesta bat ingurumenaren kudeaketa dela eta, bezeroaren satisfakzio maila neurtzeko.

Ingurumen kalitatearen agiria eskuratua du Masiak, Kataluniako Generalitatearen Ingurumen Sailak emana.
Europar Batasunak ere etiketa ekologikoaren bereizgarria emana dio, ingurumen gaietan ostalariei ematen zaien kreditazio gorena.
Masiak, ingurumenarekin duen konpromisoari esker, jasangarritasuna sustatzen du

Mas Fuselles, s/n - Pujals dels Pagesos - 17844 - Cornellà del Terri - Girona - Telfs:
671 54 55 33 - 687 40 21 74 - hasiera - Kontaktua - Web gunearen mapa - Pribatutasun politika - Legezko abisua