Mas Fuselles - Landa turismoa
Landa turismoa
Landa turismoa
Testuaren neurria   -a    +a
Hemen zaude:
Landa eremuak
Turismo rural, una manera de vivir.

LANDA TURISMOA, BIZITZA FILOSOFIA BAT

Kataluniako Generalitateak abuztuaren 4ko 365/1983 dekretuaren bidez, Kataluniako eskualdeetako turismo baliabideak bultzatzeko asmoarekin, landa etxe-egotetxe deituriko ostatu aukera berria sortu zuen. Jarduketa hau beharrezkoa zen bai arrazoi ekonomikoengatik, landa ingurunean bizi diren familien errentak hobetzeko, eta baita Kataluniako lurralde-arteko oreka hobetzeko ere.
Establezimendu hauei landa ingurunearekiko integrazio handia eskatzen zaie. Ingurunea eta itxura direnez turismo produktu honen ezaugarririk bereiztezinenak, eraikin zaharren berritzea eta kontserbazioa bultzatuko da eta ekidin eraikuntza berriak egitea. Eskualdeko ingurumen natural eta arkitektonikoa babestea ere eskatzen zaie landa etxe-egotetxeei.
Landa etxe-egotetxeak, dauzkaten ezaugarrien arabera, Masíak, Herriko Ostatuak edo Landa etxe independienteak izan daitezke.
El Mas Fuselles, herritik kanpo dagoen eraikin isolatua denez, Masía bat da. Eraikina 1950a baino lehenagokoa da eta nekazaritza, basogintza edo abeltzaintza ustiategi batean dago. Turismo ustiapenaren jabea landa etxean bertan bizi da eta bere irabazien zati bat nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzatik jasotzen du. Landa etxean, ostatu zerbitzuaz gain, gutxienez gosaria ere ematen da.
Masía edo landa etxe-egotetxearen titularrak, landa eremuan eta nekazaritzaz bizi diren pertsonak dira eta hor dutenez bizimodua, bere ingurua aintzat hartu eta haren bizikide dira. Bizimodua nekazaritza edo abeltzaintzari loturik dute, eta lege honen ondoriozko turismo bokazioak, askotan, utzita zeuden etxeak eta euren bizi kalitatea hobetzeko baliagarri dira.
Errespetatu jende hau eta bere ingurunea, egokitu beraien bizimodura eta gozatu landa turismo bikain honekin.

Joan Comas Serra

Joan Comas i Serra.
Landa-turismoa
Mas Fuselles, s/n - Pujals dels Pagesos - 17844 - Cornellā del Terri - Girona - Telfs:
671 54 55 33 - 687 40 21 74 - hasiera - Kontaktua - Web gunearen mapa - Pribatutasun politika - Legezko abisua