Mas Fuselles - Landa turismoa
Landa turismoa
Landa turismoa
Testuaren neurria   -a    +a
Hemen zaude:

Fachada principal

Azalpen historikoak

Pujals dels Pagesos-eko ekialdeko hegalean dago Masía, Can Frigola eta Can Llaugerren ondoan, ingurune natural baten erdian eta ongi komunikatua aldi berean.
Arte, pinu eta haritzez osatutako baso mediterranearrez inguratua dago. Aipagarriak dira ehunka urte dituen dimentsio handiko haritza eta almez talde txiki batek dituen sustrai bihurriak.
Masíako hainbat zatitan XVII. mendeko eta geroztiko elementuak aurkitu arren, berez, etxea XV. mendean eraiki zen. Masíaren oinplanoa laukizuzena da, isurki bikoitzekoa, bi solairu dauzka eta itsatsitako eraikin batzuk. Fatxada nagusian nabarmentzekoa da kanpoko ataria, erdi puntako arkua duen hareharrizko dobelarekin. Horren gainean bada leiho bat inposta kurbadunekoa eta leihoburu monolitikoa duena, eta urteen joanean aldaketak izan dituena.
Bigarren leiho bat estilo gotikoko triloba arkuekin ernamuindutakoa da. Bere harlanduak trabertinokoak dira. Azpian bi kontrahorma handi ditu.

Etxeari itsatsita etxola zaharra zegoen, orain berritua dena. Fatxadan eraikinaren fase ezberdinak ikus daitezke. Estilo gotikoko triloba arkuak eta trabertinoko harlanduko leihoa nabarmentzen dira. Bigarren leiho batek harrizko leihoburua, leiho-ertza eta hesia dauzka. Gainerako irekidura guztiek pieza bakarreko leihoburuak dituzte. Atzeko fatxadak labe bat eta hainbat irekidura dauzka. Inposta kurbatu eta harrizko leihoburua dauzkan beste leiho bat eta arku eskartzanoa duen beste ate bat ere nabarmentzekoak dira. Ogia egiteko labeak harlanduzko aho zaharra mantentzen du.

Masíaren barnean ikuilu zaharraren eta sukaldearen zati bat mantentzen dira.

Masía Can Frigola familiarena zen. 1970. hamarkadan saldu eta 190. hamarkadan zaharberritu zuten. Zaharberritze honetan masíari itsatsitako eraikinetako batzuk bota zituzten eta beste batzuk gaur egungo egitura lortu arte erantsi zitzaizkion. Barne alde, teilatu, forja eta zoladura guztiak ere zaharberritu ziren.

1999an landa turismorako masía bihurtzeko asmoarekin erosi zuten finka eta erabilera berri honetara egokitzeko zaharberritu zen barrendik.

Hemendik aurrera zuen zerbitzura jartzen gara gogo betez, guk bezala ingurune lasai eta erlaxagarri honetaz goza dezazuen.

4 Espigas
De acuerdo con la calificación de Turismo Rural de la Generalitat de Catlunya, Mas Fuselles, ha obtenido los criterios de calidad que le otorgan 4 espigas de un máximo de 5.
Mas Fuselles, s/n - Pujals dels Pagesos - 17844 - Cornellà del Terri - Girona - Telfs:
671 54 55 33 - 687 40 21 74 - hasiera - Kontaktua - Web gunearen mapa - Pribatutasun politika - Legezko abisua