Mas Fuselles - Landa turismoa
Landa turismoa
Landa turismoa
Testuaren neurria   -a    +a
Hemen zaude:

INGURUNEA
Girona

MUSEOAK
Kataluniako Arkeologia Museoa Erromaniko katalandarraren egiazko bitxia den Sant Pere de Galligants-eko monasterio zaharrean kokatua, museo honen bitartez Gironako eskualde desberdinetako biztanleen historiarik zaharrena ezagutu dezakezue, historiaurrean hasi eta Erdi-Arora bitarte.
- Katedraleko Altxor Museoa
Altxor-Museoan erakusten diren arte sakratuaren bildumak, Katedraleko altzari liturgikoaren handitasuna eta edertasuna erakusten du, eta era berean, artelan horiek egin zituzten artisten maila altuaz gain, babestu zutenen jakinduria frogatua gelditzen da.
- Arte Museoa
Arte Museoaren bisitariak, arte erromanikoaren eta gotikoaren bilduma bikainaz goza dezake –Kataluniako hirugarren Museorik garrantzitsuena-, XVI. mendeko erretauletatik hasi eta XX. mende hasiera arteko artelanak, Pere Mates, Los Vayreda, Rusiñol, Blay… artista ezagunenak besteak beste.
- Hiriburuko Historiaren Museoa
Historiaurretik hasi eta gaur egun arte, hirian zehar eramanen dizuen ibilbidearekin gozatzeko aukera izanen duzue. Hala, modu zehatz eta dibertigarrian, Gironako historiara eta bere protagonistengana hurbilduko gara.
- Judutarren Historia Museoa
XV. mendean sinagoga zegoen lekuan dago, eta Kataluniako judutar komunitateren ibilbide historikoa erakusten digu. Azalpenak ematen dituzten panelen bitartez eta erdi aroko hilarri judutarren bilduma garrantzitsuaren laguntzarekin, bisitariak erraz murgilduko dira Girona eta Kataluniaren historia eta iragan judutarrean.
- Zinearen Museoa
Txinatarren argi-itzaletatik hasi eta Lumiere anaien kamera bitarte, asmakuntza erakargarri, dibertigarri eta poetiko asko daude orain ikusgai Gironako Zinearen Museoan. Europako bildumarik garrantzitsuenetakoa, bisita elkarreragile, ludiko eta dibertigarria da oso, gomendagarria publiko guztiarentzako.

Mas Fuselles, s/n - Pujals dels Pagesos - 17844 - Cornellà del Terri - Girona - Telfs:
671 54 55 33 - 687 40 21 74 - hasiera - Kontaktua - Web gunearen mapa - Pribatutasun politika - Legezko abisua