ONGIETORRIKaixo! Mas Fuselleseeko jabea naiz. Joan dut izena eta mende hasieran Can Galí eta Ca lÉsclopeter-eko aitatxi-amatxiek, lana aurkitzeko intentzioarekin eta bizi kalitatea hobetzeko baserritik herrira joan ziren. Ni, ehun urte geroago arrazoi berdinarengatik herria utzi eta baserrira joan naiz. Nire amatxik, 82 urte, ez du ulertzen. Baina ziur naiz zuek bai ulertuko duzuela bisitan zatoztenean, eta iritzi berbera izango duzuela iragana eta orainaren artean dagoen magia ikusterakoan.
Gironatik 15 km.tara, Banyolestik 10 km.tara eta Gironako lurraldearekin oso ongi komunikatua dagoen mendi ikusgarri batean etxea eskaintzen dizuet zerbitzu hauek guztiekin: 8 logela bikoitz eta 1 bakarkakoa (guztiak bainuarekin), baserritarren gosari bikaina, afariak etxeko haragiarekin eta Emporda-Costa Bravako Jatorrizko Izendapeneko ardoarekin lagundua, eta txango eta ibilaldien informazio ugari Mas Fusellesetik dugun hoberena eraman dezazuen: berriro itzultzeko gogoa.
Eskerrik asko zuen bisitarengatik.
Al lado del parque de bolas encontramos un espacio destinado especialmente a los bebés, donde pueden ir por el suelo y jugar. También encontrareis...